buscar
castellano
  Tribuna
comparte por correo electrónico
GOBERNUAREN LEHENENGO EHUN EGUNAK
 ·  Miércoles, 25 de Noviembre de 2015
<< Volver
GOBERNUAREN LEHENENGO EHUN EGUNAK

Joan den maiatzaren 24ko udal-hauteskundeen emaitzak aldaketarako bidea ireki zuen; aldaketarako ekimen hau lau udal-taldek sustatu zuten eta hogei eguneko epean gobernurako programa adostu zuten. Programa honen bitartez IEk, Aranzadi, Geroa Baii eta Bildurekin batera, konpromisoa hartzen du Iruñeko hiritarrekin berrelkarketarako eta lankidetzarako bideari hasiera emateko, gure auzotarren gizarte, lan, hezkuntza, kultura eta parte-hartzearen egoera zalantzarik gabe hobetuko duten 148 helburu eta neurriak betetzeko.

Gure ekarpena, IErena, programa lantzeko erdietsi den akordiorako oinarrizkoa izan da, bereziki hauexek bertan sartzeko: Bakearen eta Bizikidetzaren Batzorde Iraunkorra, laikotasuna, akordiorik ez dagoenean ezberdintasunarenganako errespetua, kudeaketan gardentasuna, goi kargudunen murrizpena eta horien etika-kodea, kontratuen berrikuspena eta hiritarrentzako zerbitzuen hobekuntza, eta maila guztietan parte-hartzeko mekanismoetan sakontzea.

Halaber, zinegotzi bakar batekin Gizarte Ekintza eta Erkidegoaren Garapena bezalako atal garrantzitsu bat bere gain hartzeak ardura eta esfortzu izugarria exijitzen du.

Lehenengo ehun egunetan aldaketa nabari daiteke, batez ere langileekin, erakundeekin eta hiritarrekin harremanetan aritzeko moduan, asko ere irekiagoak, elkarlanean oinarrituak; adibidez, Civivoxak ireki dira eta edozein jarduerarako erabil daitezke, udal etxebizitzak konpontzeko enpresa txiki ugarirekin kontratu berria eratu da, edo Batasun Pribilegioaren ospakizun laikoa.

Gobernu berriarekin dugun konpromisoa sendoa da, ez du hausturarik, adostu dugun udal-programan partekatzen ditugun helburuetan oinarrituta eta aldi berean gure izaera mantenduta; eta horrek batzuetan ezberdintasunak agerian uzten ditu, batzuetan gure gobernu-kideen ekintza batzuk kritikatzen ditugulako edo haiek ez-bezala bozkatzen dugulako. Orain arte lau bider gertatu da hau: ETAren gaitzespena, 2012ko Riau Riauean izandako istiluen egileei harrera egiteagatik alkateari kritikak, Rodezno Kondearen Plazari Askatasunaren Plaza izena jartzeko babesa, eta funtzio publikora heltzeko berdintasun irizpideekin bat egiten duen Hezkuntzan Lan Eskaintza Publikoaren aldeko agerpena.

Honela, lasaitasunez eta erantzukizunez ezberdintasunak kudeatzeko esparrua defendatzen dugu, programaren 148 helburuekin egiten dugun bezala, Gobernuko Programaren parte ez diren ezadostasunek gobernua arriskuan jarri gabe.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no