buscar
castellano
  Tribuna
comparte por correo electrónico
Ba al zenekien
 ·  Miércoles, 25 de Noviembre de 2015
<< Volver
Ba al zenekien

Ba al zenekien… 2011. urtean, Geroa Baik proposatuta, Udalbatzarrean honako akordioa adostu zela…

“Batzorde bat berehala eratzea, udal-taldeen ordezkariek eta memoria berreskuratzeko lan egiten duten elkarteetako ordezkariek osatuta, frankismoarekin lotura duten kaleen, plazen eta toki ezberdinen izenak aldatzeko, eta bereziki Rodezno Kondearen omenaldikoa, eta adostutako izenen ezarpena dagokion udal-erakundeari proposatzea”.

... eta Bildu eta GeroaBaik ez dutela ezer egin?


Ba al zenekien… udal-gobernua osatzeko programa-akordioetan Memoria Historikoari buruzko akordio bat dagoela, eta halaxe diola:

“Parte-hartze sozialeko prozesua eta ideien nazioarteko lehiaketa, Eroritakoen Monumentua (Gurutzadaren Nafarroaren Monumentua) batez ere askatasunaren eta memoriaren aldeko espazio bihurtzeko, eta Bakearen eta Giza Eskubideen kulturaren aldekoa, ekiteko mugarik gabe. Hiri-kalitate handiko espazioa izango litzateke, goi-lautadaren eta Lezkairu auzo berriaren arteko hegoalderako ataria.”

... eta IEk hiritarren parte-hartze horri ekitea eskatu duela. 

Ba al zenekien ...  Edurne Eguino, Gizarte Ekintzaren eta Erkidegoaren Garapenaren Zinegotzitzaren burua, zuzendaritza eta idazkaritza teknikoko karguentzako bere ataleko funtzionarioak hartu dituen bakarra izan dela?

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no