buscar
euskaraz
  Noticia
comparte por correo electrónico

Archivado en: Europeas 2014
Jendearekin bat
Jueves, 1 de Mayo de 2014
<< Volver
Jendearekin bat

Europako hauteskunde hauetan asko dugu jokoan. Bizi dugun krisi ekonomikoa ez da ezerezetik sortu, ez horixe, gauzatu diren politika okerren ondorio da, banku eta enpresa  handien esku utzi baitituzte gutxi batzuen onura eta gehienon pobretzea eragin duten erabakiak. Urteak dira PSOE eta PPren gobernuek murrizketa murrizketaren gainean besterik ez dutela egiten, Europaren eskakizuna den aitzakian. Eta hala da, baina ezetz ere esan daiteke, gauzak bestela egiteko asmoa dugula.

Gertatukoari begiratuz argi daukagu krisi honen jatorria ez dela eskubide sozialen eraikin zabala edota zor publikoa. Hiru bitxikeri eman direlako esaten dugu guk hau: ekonomia espekulatiboa izan da batez ere krisi hau sortu duena, eta espekulatzaileak dira krisia bideratu nahi dutenek berriz ere, bigarrenik sekulako aizkorakada sozialen ostean jendearen bizi kalitatea okerragoa da, batez ere pobrezian zegoen jendearentzat, baina une berean gehien dutenek gehiago dute orain ere, eta azkenik zor publikoa gora egin du nahiz eta hori arazo larriena dela esan, kapital publikoa esku pribatuetara eraman dela argi ikusi dugu gainera.

Lehentasunen kontu bat da beraz. Horregatik Izquierda-Ezkerraren leloa “jendearekin bat” da, ikuspuntua eta landu den logika aldatu behar dugulako, bada ordua bankuei emandako laguntza jenderentzat izatea, bada ordua jendea politikaren ardatza izatea.

Gure ahotsa, ezkertiarron ahotsa entzun behar da, elkartasunezko Europa behar dugulako. Gure arazoa gaur egun ez da Espainia de Frantzia baizik eta eredu ekonomikoa. Portugal edo Greziako langabetuekin ditugu amankomunezko arazoak eta aldarrikapenak eta ez adibidez aberatsa den euskaldun batekin.

Zerrenda bateratzailea egin dugu honetan Anova, ICV eta beste alderdi batzuekin, ezkerra anitza eta irekia izan behar delako.






arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no