buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
EZBERDINAK DIRENEN ARTEAN AKORDIOAK NOLA ERAIKI
Miércoles, 21 de Junio de 2017
<< Volver
EZBERDINAK DIRENEN ARTEAN AKORDIOAK NOLA ERAIKI


Hauteskunde-kanpainan zehar “alkatetzarik gabeko” udalaren proposamen probokatzailea defendatu genuen, aldaketa gobernua adosteko taldeen artean inork ez lukelako abantaila posiziorik izan beharko, eta beraz, ezta hura aldarrikatzeko beharrik ere.

Programa akordioa sinatzerakoan, argi genuen “taldeak eraikitzea” eta “konfiantza eratzea” ezinbestekoa zela erabakiak partekatzeko eta gobernuaren ekintza nagusiak adosteko. Baina alderdi politikoen errealitatea tematia da eta mugak zorrotzegiak dira oraindik; beraz, bi urte hauetan zehar, nahiz eta lau alderdiek ahalegin handiak egin dituzten, errealitatea da soilik EHBilduk hautatutako pertsona-taldea dagoela alkatetzan, eta horrek talde horren proposamen eta beharrei baino ez diotela erantzuten, besteenei erantzun beharrean. Halaber, identifikazio arazo bat da ere, alderdi politiko bakoitzaren barnean eta kanpoan, kudeatzen dituen eremuekiko, ekintza komuneko programa baten inguruan elkartutako gobernu-taldea baino. Egoera horrela izanik, zailtasun handiak sortarazten dira sail ezberdinek zeharkako proiektuetan parte hartu behar dutenean, beste egoera batean, ordea, hiri-eredu berri batentzako eragingarritasunean eta estrategia partekatuan ekarpen handiak egingo liratekeenean. 


Atzera bueltatu behar dugu, gobernu-taldearen ideiaren inguruan ideiak berritzeko, benetako taldea izan dadin eta benetan gobernatu dezan. Honela, lidergo partekatua mantenduko dugu eta bere udal-taldetik “aske” aritzen den alkatea izango dugu, benetako lidergoan jarduteko gai dena.


Gobernu-taldearen barne 10-4 gehiengoaren printzipioan erabakiak hartzeko aukera, gai garrantzitsuez ari garenean, ez da aukera egokia, erabaki horiek ez baitira aurrera aterako gobernutik kanpoko babesaz. Hori gertatu da, adibidez, mugikortasun planen kasuan, non EHBilduk eta Geroa Baik UPN eta PSNri erabakia hartzeko aukera eman dieten; honek porrot egin du, eta orain 14ok akordiora heldu behar dugu, programa akordioari eta hiritarrei erantzun egokia eman nahi badiegu. 


Geure artean diren ezberdintasunetan sakontzea edo elkarren artean izena kentzen hastea ez da konponbidea, ginenak izaten jarraitzen dugulako: 4 talde eta 14 zinegotzi, hain zuzen 2015eko ekainean hiritarrekin kontratua sinatu zutenak. Ez dago gobernu honi inolako alternatibarik.   


Zaila izango da baina hori da gure erantzukizuna eta porrot egiten badugu, gure alde bozkatu zutenek kontuan hartuko dute; are eta gehiago, ongi egiten badugu, kontuan hartuko dute 2019 urtean gure alde bozkatuko dutenek.


Eta hori da, izan ere, geure erronka: ongi egiten badugu, 2019 urtean duela bi urte baino alde askoz ere handiagoz irabaz dezakegu, eta honela, aldaketa geldiezina gauzatzen jarraituko dugu.


arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no