buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
2019 URTEA ARTE EGITEAR DAGOENA
Miércoles, 21 de Junio de 2017
<< Volver
2019 URTEA ARTE EGITEAR DAGOENA


Bi urte pasa dira. Une batez gelditzeko momentua dela uste dugu, sinatu genuen programa-akordioari buruz hausnarketa egiteko, erdiespenak baloratzeko eta bi urte hauetarako ezarri genituen helburu garrantzitsuenen artean, oraindik lortzear daudenei hurrengo hauteskundeak ospatu arte lehentasuna emateko. Hau egiteko, programa-akordioa landu genuenean ezarritako antzeko eremua ezartzea ezinbestekoa da, hots, udal-talde ezberdinetako pertsonak biltzen dituen mahaiaren inguruan, eta eguneroko arazoetatik kanpo, horiek azterketa sakona galarazten baitute.


Aitortu beharra dago gai garrantzitsuetan iritzi ezberdinak ditugula. Adibidez, IE eta Aranzadiren ustetan Udaltzaingoko langileak gehiegi dira, gainerako hiriekin alderatuta proportzioa handiegia duelako; hiriko mugikortasuna eraldatzeko planean ere ikuspuntu ezberdina dugu, legealdiaren hasieran lehentasun nagusietariko bat zelako baina ezin izan dugulako aurrera egin. Bi kasu hauetan, EHBilduk eta Geroa Baik aurreko legealdian eta programa-akordioan defendatutako posizioetan atzerako pausoa ikus daiteke. Eta bi kasuetan oposizioaren babesa bilatu dute, aurretik lau-taldeekin akordioa erdietsi beharrean.


Gai hauekin batera, programa-akordioan zeharo garrantzitsutzat jotzen dugun jarduera sorta ezartzen zelarik udalean aldaketa sakonak ezartzeko, jarduera horiek legealdiaren hirugarren urtean beharrez sustatu beharko lirateke. Jarduera horiek hauexek dira:


.-  Auzo bakoitzak izan beharreko oinarrizko zerbitzu publikoen estandarrak ezartzea, etorkizuneko ekintzak eta inbertsioak bideratzeko.

.- Salesianos eta Mendillorriko Igogailua bezalako proiektuen kasuan, hiritarrei kontsulta zuzenak egitea.

.- Azpikontratatutako zerbitzuen kontratu handiak aztertzea, horien konplimendua eta eragingarritasuna hobetzeko, baita horien kudeaketa  zuzena aztertzea ere.

.- Behar dutenentzako prestakuntza eta enplegu aukerak eratzea.

.- Alokairu sozialeko etxebizitza kopurua handitzea.

.- Antolaketa-egitura eta lanpostuen profila aztertzea, egungo eta etorkizuneko beharrei egokitzeko.

.-  Mugikortasun jasangarriko planek bete beharreko oinarrizko irizpideak adostea.

.- Lurpeko aparkaleku publikoen funtzionamendua aztertzea, aparkatzeko zailtasunak dituzten pertsonei zerbitzuen erdiespena errazteko. 

.- Irisgarritasun Unibertsalerako Ordenantza lantzea eta onartzea.

.- Pertsona helduen arretarako Plan Estrategikoa lantzea eta onartzea.


Lehentasuneko ekintza hauetan aurrera egiten badugu gizarteak, zalantzarik gabe, hoberantz egingo du. Helburua da aldaketa gobernu honen atzean dagoen oinarri soziala hedatzea, horrek aldaketa geldiezina bihurtuko baitu.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no