buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico

Archivado en:
ALDAKETAREN GOBERNUAK BI URTE BETETZEN DITU, ERDIESPEN NAGUSIAK
Miércoles, 21 de Junio de 2017
<< Volver
ALDAKETAREN GOBERNUAK BI URTE BETETZEN DITU, ERDIESPEN NAGUSIAK


2015eko ekainean, lau udal-taldek programa-akordioa sinatu genuen; akordio honen oinarria hiriko pluraltasunaren eta aniztasunaren onarpena zelarik, pertsona, proiektu eta ideia guztien errespetuan oinarritutako bizikidetasun-eremua eraikitzearen alde apustu egiten zuen. Honekin batera, udal-ekintzaren ardatz nagusiak hauexek ziren: krisialdiak ukitutako herritarrak erreskatatzea, herritarren partehartzea auzo eta hiri mailan sustatzea, mugikortasuna eraldatzea, kultura eta euskara suspertzea eta udal-baliabideak eragingarritasunez kudeatzea.


Gobernua eratzen dugun lau udal-taldeen artean, hiruk udal-eremuak kudeatzen ditugu, hots: alkatetza, Ogasuna eta Giza Baliabideak, Urbanismoa eta Hiri Mantentzea, Hiri Segurtasuna eta Kultura, Hezkuntza, Kirola eta Politika Linguistikoa zuzentzen ditu EHBilduk; Emakumearen Udal-arloa, Hiritarren Partehartzea eta Ekologia eta Mugikortasuna, Aranzadik; eta Gizarte Ekintza eta Komunitate garapena, ordea, Izquierda-Ezkerrak zuzentzen ditu.


Aurrerako pauso ugari eman ditugu bi urte hauetan: gizarte laguntzak bikoiztu ditugu, udal-etxebizitzak berrezarrita, haur eta nerabeei arreta hobetuta eta etxeko arreta udalaren bitartez kudeatuta. Partehartze prozesu ugari ireki ditugu, Civivoxek mota guztietako jarduerak onartzen dituzte, eta hainbat auzotan hiri-proiektuentzako lokalak nahiz eraikuntzak eskura jarri ditugu. Genero berdintasuna eta LGTBI arreta sustatzeko baliabideak handitu ditugu. Gainera, nabarmengarria da Haur Eskolen sarearen hobekuntza, bai euskarazko plazen eskaintzari, baita horiek egokitzeko inbertsio planari dagokienean ere. Eta energia merkaturatzeko  udal-erakunde bat eratzeko hasiera ere.

Askatasunaren Plazaren izen berria, Mola eta Sanjurjoren gorpuzkiak hobitik ateratzea eta frankismoaren aurkako kereilaren aurkezpena, horiek guztiak Memoria historikoaren inguruan aurrerako pauso argiak dira.


Onartutako erakunde-adierazpenek aldaketa sakonerako bidean kokatzen gaituzte ere: Guztien Onaren aldeko Hiriak, Hiri Aterpeen Sarea, Etxegabetzerik gabeko Hiria eta Mugikortasunaren aldeko Hirien Sarea.


Eta honekin batera, udal gobernu berriaren aldeko giro soziala arnasten da hirian, udal jarduerari buruz dugun ezagutzari esker aurrerapenak partekatuta eta eragozpenetan lagunduta.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no