buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Hildakoak erori bedi
Miércoles, 14 de Diciembre de 2016
<< Volver
Hildakoak erori bedi



Fronte Popularraren babesle oro hiltzea agindu zuen Mola bihotz-gogor eta gupidagabeak. Ez zen, ez, 19 urteko gizagaixo karlista, frontera doazen eta hiltzen dituzten horietarikoak. Ez zen hori, ez, Zuzendaria baizik; desastrearen nagusi eta arekak gorpuz bete zituena, alegia. Beraz, ez dugu inola ere onartuko eraikuntza publiko baten barne dagoen kripta batean hari omenaldirik egitea. Eta berarekin Sanjurjok eta beste sei karlistek alde egin beharko dute. Inork ez du zalantzan jartzen plazan beren gorpuzkiak zapalduko direnik. Gorpuzkiak, zintzo eta irribarre gozoz, senideei ematen zaizkie eta kito. Akabo irainak, akabo bihozgabetasuna.


Monumentuari dagokionez, harekin zer egin erabakitzeko partaidetza-prozesua antolatuko da. IEn proposatzen duguna da monumentua botatzea eta eremu aske horren erabilera guztion artean erabakitzea. Monumentuaren helburua argi zegoen: eremu publikoan gailentzea, galtzaileei gertatutakoa gogoraraztea eta hilezkor bilakatzea. Eremu hau, Eroritakoen harana ez bezala, ez zuten frankismoaren esklabuek eraiki, eta bertan ez zen errepresiorik gertatu (Mathaussen); aldiz, monumentu apologetikoa da eta ez du inolako nabarmentasun arkitektonikorik. Hirian barne monumentu honek aurkakotasuna gogorarazten du eta topagunerako eta paseatzeko desegokia da; bitartean, II Zabalguneak ez du paseatzeko toki gehiegi.  Arnas hartu nahi dugularik, hirirako eremua eta memoria berreskuratu nahi dugu. 

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no