buscar
castellano
  Berri
comparte por correo electrónico
Antzinako ideiak
Miércoles, 24 de Octubre de 2012
<< Volver
Antzinako ideiak
Aspaldin dugu baterako hezkuntzaren alde egiten duen legea, hots, ikasleen sexuaren araberako diskriminazioaren aurkako formula. Baina dirudienez artzapezpikutza aurreko legean geratu da, edo aurrekoaren aurrekoan, orain dela hilabete batzuk proposamen berri batekin harriturik utzi baikintuen: hezkuntza bereiziko ikastetxe bat irekitzea. Bai, 3 eta 16 urte bitarteko mutilak eta neskak bereizten dituen horietariko bat.

Eta hori gutxi balitz bezala, artzapezpikuak seminarioan ezarri nahi du; bertan gaur egun 160 pertsona heldu eta menpeko zaintzen direlarik, Nafarroako Gobernuaren eta AMMA Argaray-en artean adostutako 30 toki baino gehiago daude. Eta noski, prozesu judizial bat irekita dago, eta hemen gaude gu, Hezkuntza eta Ongizate Sozialerako Sailei egoera aztertzea eskatu baitiegu, menpekotasunaren egungo zerbitzuen iraunkortasuna bermatzeko. Eta oraingoan bereziki espero dugu, artzapezpikutzaren interesen defentsan ez jardutea.

arriba
iu batzarre los verdes plataforma navarra por el cambio
CREATIVE COMMONS · Web realizada con código abierto y publicada con software libre (GNU/GPL)
recortes no